Ajoloteak ikusi ahal izango dira lehen aldiz Aquariumen
Donostiako Aquariumak Plankton Game hezkuntza joko berritzailea eskainiko du Aste Santuan, eta lehen aldiz ajoloteak ikusteko aukera izango da bertan. Plankton Game jokoari dagokionez, adin guztietako erabiltzaileentzat diseinatutako esperientzia interaktiboa da. “Jolas hezitzaile honek ozeanoetan barrena bidaia zirraragarria egitera eramango ditu bisitariak, planktonaren garrantziaz eta itsas ekosistemetan duen eraginaz jabetzeko. Entretenimenduaren eta ikaskuntzaren konbinazio paregabearekin, Plankton Gamek esperientzia gogoangarria eskainiko die hezkuntza bidaia honetan parte hartzen duten guztiei. Muntaia berria 360 graduko tunelaren sarreran dago kokatuta”, azaldu du Aquariumak.
Bestalde, Donostiako Aquariumean lehen aldiz, bisitariek ajoloteak gertutik ikusteko aukera izango dute. Aste Santuko oporretan egongo dira ikusgai uretako izaki hauek, beren birsortzeko gaitasunagatik eta edertasun bereziagatik ezagunak direnak. “Bisitariek beren biologia bakarraz eta ekosistema urtarren orekan duten paper erabakigarriaz ikasi ahal izango dute, itsas munduaren ulermena zabalduz”, jakinarazi du museoak.