Bueltan da Aste Santuko Mercadabadilloa
 Hamarnaka postu jarri dituzte Mercadabadillo azokan. (Argazkia: Sara Ibarguren)
                    Hamarnaka postu jarri dituzte Mercadabadillo azokan. (Argazkia: Sara Ibarguren)                Dabadabak antolatzen duen Mercadabadillo azoka bueltan izango da Aste Santurako. Bertan askotariko produktuak eskuratzeko aukera dago: arropa, zapatak, poltsak, bitxiak, loreak, bigarren eskuko arropak, liburuak, diskoak, xaboi artisauak…
Apirilaren 29an eta 20ean izango da azoka, eta sarrera euro batekoa izango da. Postua jarri nahi duenak, oraindik badu aukera @mercadabadillo Instagram kontuaren bitartez.
Iruditan, joan den Gabonetako Mercadabadilloa.
 
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    