Hazkuntza eta haurdunaldi taldeen zerbitzuaren kudeaketa kontratatzeko espedientea onartu du udalak
Tokiko Gobernu Batzarrak 0-5 urteko programa: haurren ongizatea oinarri. Hazkuntza eta haurdunaldi taldeen zerbitzuaren kudeaketa kontratatzeko espedientea onartu du. Programa honen urteko aurrekontua 21.598 eurokoa izango da gehienez, eta bi urteko egikaritze epea izango du. Horrez gain, bi luzapen posible egin ahal izango dira, bakoitza urtebetekoa.
Haurdunalditik 5 urte arteko (azken hauek barne) garairako, saioak eskainiko dira programa honen bidez, gorputz baliabide eta baliabide kognitibo eta psikologikoak erabiliz. “Berebiziko garrantzia duen fase honetan, gurasoei laguntza eta akonpainamendua eman nahi dion zerbitzua da”, adierazi du udalak.