Udal txistularien bandak asteburu honetan berreskuratuko ditu igandetako emanaldiak
Emanaldia 12:15ean izango da, ohi bezala. Bere jardueraren geldialdi labur baten ondoren, Donostiako Udal Txistulari Bandak igandeetako kontzertu denboraldiarekin jarraituko du asteburu honetatik aurrera.
Taldeak euskal danbolinteroen musika tradizionalaren programak eskainiko ditu, eta ohi bezala, dantza doinuak, abestiak, kalejirak eta txistuaren errepertorioa osatzen duten obrak entzun ahal izango dira.