Jean Louis Marçoten argazkiak egongo dira ikusgai Sakana galerian
Jean Louis Marçot argazkilari frantziarrak Pauso espiritualak erakusketa izango du ikusgai larunbat honetatik aurrera Donostiako Sakana arte galerian. Marçoten lana Pierre Loti idazlaren lanaetan dago oinarrituta, Lotik Euskal Herriarekin zuen harremana lantzen baitu. Hala, argazkilariak idazlearen testuetan Euskal Herriarekiko deskribatzen duen “harreman berezia” islatzen du.
Galeriako antolatzaileek azaldu dutenez, Marçotek formatu ertaineko Gap Box kamera zahar batekin ateratako argazkietan “arima, ikusezina ikusgarrian” adierazi nahi du. 1975ean hasi zen argazki teknikan, eta Jean Louis Marçotek beti lotu izan du argazkigintza denboraren formei buruzko bere ikerketa proiektuekin.
Era berean, Crisiris tailer kritikoaren sortzaileetako bat da Frantziako Rennes hirian. Argazkigintza digitalean ere lan egiten duen arren, proiektu gehienak analogikoan egiten ditu. Hala, adibidez, 2017ko udaberrian Hendaiara joan zenetik eta Loti ezagutu zuenetik, aztarna teknika analogiko batera itzuli da, eta argazkiak atera dizkio leku horri, idazleak gustuko zuen moduan.