Belaunaldi arteko Olinpiar Jokoak antolatu dituzte Loiolako Erriberan
Hainbat herritar, Loiolako Erriberatik paseatzen.Beñat Parra Loiolako Erriberako hainbat eragilek auzoko belaunaldien arteko Olinpiar Jokoak antolatu dituzte, estreinakoz. Ikasbide ikastetxean izango dira jokoak, ostiralean (hilak 12), 18:00etan, eta boloetan, hiruko artzain jokoan eta dama jokoan arituko dira. Minbiziaren Aurkako Elkartearen egoitzan edo beheko karteleko QR kodearen bidez eman daiteke izena.



