Donostiako Udalak omenaldia egin dio ijito herriari

Gaur, ijito herriaren nazioarteko egunean, Donostiako Udalbatzak omenaldia egin dio ijito herriari, GIETIJE Gipuzkoaren Etorkizunerako Ijito Elkartearekin batera.
Ohiturari jarraituz, bandera trukaketa egin dute udalbatzako aretoan, Djelem djelem ereserkia abestu dute eta ibaiaren zeremonia egin dute alderdietako ordezkariek.
Eneko Goia alkateak adierazi duenez, “ijito komunitatearekin harremanak estutzeko eguna da, eta batzen gaituen guztia partekatzen jarraitzekoa”.