Finalerdietatik kanpo gelditu da Txuri Urdin
Porrotak izan dituzte asteburuan Txuri Urdineko mutilek eta belar hockeyko Realak eta Donostiako Atletikok. Ibaeta Basketek eta Gipuzkoa Basketek, aldiz, irabazi egin dute.

Saiatu, baina ezin. Txuri Urdineko mutilak Pugicerdaren aurka lehiatu dira asteburuan etxean, Espainiako Kopako final-laurdenetan, baina ezin izan dute finalerdietarako sailkatzeko helburua lortu. Hain zuzen ere, larunbateko zein igandeko partidak galdu zituzten, 2-4 lehenengoa eta 2-8 bigarrena, eta bisitariek kanporaketa guztian zehar erakutsi zuten nagusi zirela. Honekin, denboraldia amaitutzat eman dute donostiarrek.
Belar hockeyan, porrota izan zuen Realak Atletic Terrassaren etxean. Partida parekatua izan zen, baina etxekoak gailendu ziren azkenean, Carla Barbaren golari esker; seigarren postuan jarraitzen dute txuri-urdinek. Bestalde, Donostiako Atletikok ere porrota jaso du asteburuan, etxean, Club de Camporen aurka: 1-11.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek garaipen garrantzitsua eskuratu du asteburuan, Gernikari etxean 58-54 irabazita. Partida borrokatua izan zen, baina azkenean donostiarrak gailendu ziren, eta ligako bederatzigarren postuan daude orain, bizkaitarren aurretik. Bestalde, Gipuzkoa Basketek ere garaipena eskuratu du asteburuan, Cantabriaren etxean 96-106 irabazita. Laugarren postuan daude orain donostiarrak.
PARTIDAK
Izotz hockeya
Gizonezkoen kopa, final-laurdenak
- Txuri Urdin 2 — Puigcerda 4
- Txuri Urdin 2 — Puigcerda 8
Belar hockeya
Emakumezkoen liga, 15. jardunaldia
- Atletic Terrassa 1 — Reala 0
Gizonezkoen liga, 15. jardunaldia
- Donostiako Atletiko 1 — Club de Campo 11
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 28. jardunaldia
- Ibaeta Basket 58 — Gernika 54
Gizonezkoen bigarren mailako liga, 28. jardunaldia
- Cantabria 96 — Gipuzkoa Basket 106