Crossover jaialdia zazpigarrenez egingo dute hilabete bukaeran
Bueltan da Crossover telesailen jaialdia. Apirilaren 22tik 27ra bitartean egingo dute zazpigarren edizioa. Laster xehetasun gehiago emango dituzte, baina jakina da aurten Koldo Mitxelena Kulturunean egin ohi zituzten saioak beste leku batean izan beharko direla. Izan ere, Koldo Mitxelena berritzeko lanak ez dira bukatu.
Programazioaren berri eman bitartean, iazko jaialdiaren laburpena ikus dezakezue.