Euskaldunon Harrotze Astearen aurkezpena egingo dute Arrano elkartean
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkarteak apirilaren 22tik 28ra arte egingo du Euskaldunon Harrotze Astea. “Egitasmoak hainbat helburu ditu, baina nagusiak dira tokian tokiko borrokak piztea, euskararen aldeko aldarriak kalera ateratzea eta euskaldunon komunitatea indartzea eta harrotzea”, adierazi dute.
Astearen berri emateko aurkezpen publikoak egiten ari dira, eta, ostegunean, hilaren 11n, Donostian izango dira. Parte Zaharreko Arrano elkartean egingo dute aurkezpena, 19:00etan.