Hiru emakume zuzendari berri hautatu dituzte Noka programarako
Hiru emakume zuzendari berria hautatu dituzte Noka Mentoring programarako: Rosa y Violeta. Void., Ainize Sarasola; Los hombres caballos, Maria Garcia Macarro: eta Altxaliliak, Maia Iribarne Olhagarai.
Noka Mentoring, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa, eta Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezkoen arloak koordinatzen du Zineuskadirekin lankidetzan, Euskal Herri osoan errotutako emakume zuzendari berrien proiektuak tutorizatu, lagundu eta bultzatzeko.
Noka Mentoringek akonpainamendu profesionala eta 4.000 euroko diru laguntza eskaintzen die zuzendari parte hartzaileei euren filmen hasierako fasean; zuzendari txostena bat eta gidoiaren lehen tratamendua egiten lagunduko zaie, eremu zinematografikoan gaur egun eskaintzen diren garapen laguntzak eskuratzeko aukera izan dezaten, bai Eusko Jaurlaritzakoak, bai ICAAkoak (Espainiako Kultura Ministerioko Zine eta Ikus-entzunezko Institutua), eta baita nazioarteko industria zinematografikoko foro profesional eta erresidentzietara aurkeztu daitezen, Ikusmira Berriak programara, besteak beste.
Prozesu osoan hiru tutore egongo dira, Jaione Camborda, Virginia Garcia del Pino eta Estibaliz Urresola, eta horiek hautatutako hiru proiektuen jarraipena egingo dute programa osoan zehar. Hiru tutoreen profilek lotura zuzena izango dute zinema sorkuntzarekin. Mentoringean bi alderdi konbinatuko dira: batetik, film baten ideazio prozesura sormenaren bidez hurbiltzea eta, bestetik, proiektu horiek merkatuan eta zinemaren industrian txertatzeko beharrezkoak diren moduluen eskaintza.