'Stand up' probalekua antolatu dute Tabakaleran, apirilaren 18an
Bagera elkarteak eta Karkarkarrek elkarrekin antolatutako stand up tailerreko ikasleek probalekua egingo dute apirilaren 18an, Tabakaleran. Kutxa Fundazioa Kluban izango da bakarrizketa saioa, eta 19:30ean zabalduko dituzte ateak.
Bakarrizketak egiten arituko direnak Mitxel Martinez, Amaia Ruiz de Galarreta, Xabier Linazasoro, Asier Galarza, Aiora Enparantza, Manex Astigarraga, Gaizka Sarasua, Ivan Aizpurua eta Julen Pagazaurtundua izango dira. Aurkezle lanak, berriz, Mikel Irazustak, Maialen Sorzabalberek eta Beñat Iturbek egingo dituzte.
Sarrerak sarrerak.bideanprodukzioak.com webgunean eros daitezke 5 euroren truke, eta atean ere jarriko dituzte salgai, 7 euroan.
Lehen aldia da Bagerak eta Karkarkarrek elkarlanean bakarrizketak egiten ikasteko ikastaro bat antolatzen dutela, eta esteka honetan irakur dezakezue horren inguruko erreportajea.