Establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko diru laguntzak emango ditu udalak
Tokiko Gobernu Batzarrak hiriko establezimenduetako kanpoko edo barruko errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeagatik diru laguntzak emateko oinarriak onartu ditu. Udalak 10.000 euro bideratuko ditu diru laguntza horietara.
Era berean, Donostian euskararen normalizaziorako jarduerak egiteko diru laguntzak ematea ere onartu du udalak, guztira 16.000 euroko aurrekontuarekin.