Euskarazko testu juridikoak ikus daitezke EHUko Txillardegi aretoan
Hitzak Lege erakusketa ibiltaria aurkeztu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Euskaltzaindiak. Donostiako EHUren Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan ikus daiteke maiatzaren 9ra arte.
Erakusketaren helburu nagusia da EAEko eta Nafarroako bost ganbera legegileek eta Baionako Udalak gordeta dituzten euskarazko testu juridiko esanguratsuak modu erakargarrian, ulergarrian eta interaktiboan erakustea.
Erakusketak dokumentuen informazioa duten 24 panel ditu, hiru ataletan banatuta: aldeen arteko harreman juridikoak, eragin kolektiboko testu juridikoak eta testu parajuridikoak. Gainera, bi panel elkarreragile, hiru panel argiztatu eta bi bitrina (jatorrizko dokumentuak erakusteko) egongo dira.
Gipuzkoari lotutako dokumentu esanguratsuen artean, hauek aurki ditzakegu: Hileta-ondorengo elizkizunak (Bergarako Udalbatzaren 1783ko akta baten itzulpena); Españiaco uritar constitucionalen cartilla civilla (1820); Bergarako ituna (1839); Usurbilgo ordenanatzak (1888); eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako dokumentuak (1979-2022).