Marruseko baratzeen bigarren lursaila berriz irekitzeko urratsa egin du udalak
Donostiako Udalak Altzako Marrus baratzeen bigarren lurzatia berreskuratzeko lanetan jarraitzen du. Duela zazpi urte itxi zuten amiantoa agertu zelako zona horretan. K1 Ekopaisaia, SLL enpresari adjudikatu diote lursaila berregokitzeko proiektuaren lanen bigarren zatia. Prezioa 130.074 eurokoa da eta gauzatzeko epea bi hilabetekoa. Lehen zatiko lanak bukatu arte ezingo dira bigarren zatikoekin hasi.
Hain zuzen ere, bi zatitan bereizi dituzte baratzeak modu seguruan abian jartzeko. Bigarren zatia baratze eremuaren egokitzapena da. Baratze garbien gainean zuzenean egin beharreko jarduerak biltzen ditu, urteetan erabili gabe egon ondoren martxan jarri ahal izateko eta egurrezko biltegi berri bat jartzeko.
Proiektuaren emaitza hesitutako gune bat izango da, eta horren barruan bereizi egingo dira lurrez eta lorategiz estalitako lurraren zati bat eta baratzeen banaketa berriaren beste zati bat.