Kontxako hondartza udako denboraldirako prestatzen ari dira
Aste honetan hasi dira hiriko hondartzak garbitzen udako denboraldirako prest egon daitezen. Normalean maiatzean egiten diren arren, pixka bat lehenago egitea erabaki du Donostiako Udalak. Hondeamakina bat eta beste elementu mekaniko batzuk erabiltzen ari dira Kontxako hareatza txukuntzeko. Lanak aste honetan bertan bukatzea aurreikusten du udalak.
“Udazkeneko eta neguko denborale eta marea biziek hondar mugimendu handiak eragin dituzte hiriko hondartzetan. Hala, harea asko pilatu zen kabina kolektiboetatik gertu dagoen Kontxa inguruan, eta hegalera iritsi zen. Egun hauetan, hondartzei ohiko kota itzultzeko berdinketa lanak egiten ari dira, eta malda leunak dituzte, erabiltzaileek erabat goza dezaten”, azaldu du Carlos Garcia Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak.