Donostiarrak irabazi du Gipuzkoako Batel Txapelketa
Urtarrila eta apirila bitartean jokatzen da Gipuzkoako Batel Liga hainbat mailatan. Denboraldiari bukaera emateko, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu zuten atzo goizean Pasaiako badian.
Maila gorenean hiru ontzi aritu ziren nor baino nor, eta Donostiarra izan zen onena (09:06,53). Bigarren sailkatu zen Ur Joko (09:20,57) eta hirugarren San Pedro (09:40,10).
Txapelketako emaitzak Gipuzkoako Arraun Federazioan webgunean ikus daitezke.