Gorriz tindatu dute Pio XII.aren plazako iturria, Palestinako genozidioa salatzeko
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak gorriz tindatu ditu hainbat iturri, “Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko”. Amara Berriko Pio XII.aren plazako iturria da horietako, bat, eta ur gorria ateratzen zen bertatik atzo, ekintza egin ostean. Horrez gain, Palestinako bandera bat ere jarri zuten iturria inguratzen duen zelaitxoan.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Udaltzaingoek abisu bat jaso zuten iturri horretatik ur gorria ateratzen zela esanez. Bertaratu zirenean, bandera kendu zuten eta ur zerbitzuari deitu zieten, konponbidea emateko. Arratsaldean, iturria itzali zuten.