Harkaitz Canok eta Olatz Mitxelenak irabazi dute Literatura Kritikarien Espainiako Saria
Literatura Kritikarien Espainiako Elkarteak Harkaitz Cano eta Olatz Mitxelena idazleak saritu ditu Espainiako Kritikaren Sarietan. Ulu egiteko bolondres bila poesia liburuagatik saritu dute lehenengoa, eta Arrain hezur bat eztarrian liburuagatik bigarrena.
Olatz Mitxelena izan da emakume saritu bakarra bederatzi sailetan, eta narratiban honako hauek saritu dituzte: Raul Quinto, Martinete del Rey Sombra lanari esker; Manuel Veiga (Perder as bestas); Olatz Mitxelena, (Arrain hezur bat eztarrian) eta Pasqual Farras (La necessitat).
Poesia atalean, berriz, honako hauek saritu dituzte: Ben Clark (Demonios); Anton Lopo (Diarios / 1. Azul Monforte); Harkaitz Cano (Ulu egiteko bolondres bila); eta Marc Granell (Arran de gel).