Donostiako Judo Klubeko lau kidek Euskadiko txapelketa irabazi dute
Euskadiko judo txapelketa jokatu zen pasa den asteburuan Erandion, eta Donostiako Judo Klubak lau txapel jantzi zituen. Kadete mailan Oier Azpeitia izan zen onena, eta haurren mailan Janire Olarrak, Eneko Azpeitiak eta Eneko Laniellak irabazi zuten.
Lorpen horiei esker, txapeldunak apirilaren azken asteburuan Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den Espainiako judo txapelketan izango dira. Lau kideekin batera, Itsaso Madariagak ere parte hartuko du sailkapenean lehen postua lortu duelako.