Jatorri atzerritarra duten familiei laguntzeko programa onartu du udalak
Donostiako Udalak Familiak bidelagun programa abian jartzea adostu du. Jatorri atzerritarra duten familiei laguntzea da helburua, aholkularitzan eta kulturartekotasunean oinarritutako harreman baten bidez. Era berean, familien artean kultura aniztasunari buruzko kontzientzia positiboa sortuko du, kulturen arteko bizikidetza eta gizarte kohesioa lortzeko.
Ikasturte bakoitzeko lizitazio aurrekontua 96.773 eurokoa da, eta hauek dira epeak: 2024ko irailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era eta 2025eko irailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era. Hiru luzapen posible izango ditu 2026-2027, 2027-2028 eta 2028-2029ko aldi berberetan.