Jesuitinak ikastetxeko hauteslekua Aiete ikastetxera lekualdatu dute
Igande honetako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, Donostiako hautesleku bat lekualdatu egingo dute, Aiete auzoan, Donostiako Udalak jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, Jesuitinak ikastetxe erlijiosoko ohiko hauteslekua (Errondogaina kalea, 121) Aiete ikastetxe publikoan egongo da (Arostegi kalea, 1); batetik bestera 230 metroko distantzia dago.