105 administrari lanpostu bete dituzte Donostiako Udalean
Donostiako Udalak administrarien 105 lanpostu bete ditu praktiketako funtzionarioekin. Kopuru hori udaleko langileen %7 da, eta atzo hasi ziren lanean. 105 horietatik 63 orain arte Donostiako Udalean zerbitzurik eman ez duten langileak dira. Gainerako 42 langileetatik 18 lanpostu berean egongo dira, eta gainerakoak udal barruko destino berrietara joan dira.
Mugimendu horiek erakundean duten eragina kontuan hartuta, ezagutza transferitzeko programa bat egin da. Programa hau egiteko orduan, baloratu da bitarteko funtzionarioak daudela, zeinek bere zerbitzuen funtzioak eta zereginak ondo ezagutzen dituztenak, eta aukera dagoela ezagutza eta esperientzia horiek praktiketan hasten diren pertsonei transferitzeko.
Kontuan hartu da, halaber, langile berri ugarik zerbitzu eta zuzendaritzei dakarkien neurria eta berrikuntza. 32 izendapen egin dituzte kontzeptu horretan.
Lanpostu hutsak betetzeko lan poltsa eta kontratu berria
Aurreko izendapen eta mugimenduei gehitu behar zaizkie azken etapa honetan lantaldeko lanpostu hutsak betetzeko sortu diren hamalau lanpostuak eta egiteke zeuden beste behar batzuk.
Hamalau izendapen horiek prozesu horren guztiaren ondoriozko lan poltsara joz egin dira. “Izendapenen helburua izan da bete gabe dauden beharrei erantzutea eta, ahal den neurrian, sailen administrazio beharrak beteta uztea”, azaldu du udalak.