Herenegun, Mugan, Indabe eta Ithaka taldeak arituko apirilaren 26an, Intxaurrondo Kultur Etxean
Antiguako Doka aretoan egitekoak ziren hainbat kontzertu hartuko ditu Intxaurrondo Kultur Etxeak, Donostia Kulturak eta Dokak berak hala adostuta. Horrela, apirilaren 26an, Herenegun, Mugan, Indabe eta Ithaka taldeek joko dute, 20:30etik aurrera.
Anestesia eta Goma-2 taldeek joko dute apirilaren 27an, 21:15ean (sarrerak agortuta) eta Kerobia eta Bi Zaldi ariko dira maiatzaren 3an, 21:30ean. Sarrerak Dokaren webgunean eskuratu daitezke.