Lukas Agirreren familiak 25 urteko kartzela zigorra eskatu du bi akusatuentzat
2022ko abenduaren 25eko goizaldean labankadaz erail zuten Lukas Agirre Izko gazte hernaniarra, Okendo plazan. Hilketagatik akusaturiko bi pertsonak espetxean daude, eta Efe agentziak jakinarazi duenez, Agirreren familiak 25 urteko espetxe zigorra eskatu du bakoitzarentzat; bata ustezko egile material gisa eta bestea beharrezko laguntzaile gisa.
Auzian akusazio partikular moduan ari da Agirreren familia —ama eta bi anaiak alde batetik, eta aita bestetik—. Egun hartan ikertutako beste biekin batera zihoan emakume bat ere inputatu zuten, estaltzaile moduan, eta bi urteko espetxe zigorra eskatu zuen harentzat. Horrekin batera, bi akusatuek hildakoaren senideei 440.000 euroko kalte ordaina ematea eskatu dute.
Agirreren erailketa auzitegiko epaimahai batek epaituko du, baina oraindik ez dago ahozko epaiketa egiteko datarik.