Motozale bat hil da Donostiako saihesbidean izandako istripu batean
Motozale bat hil da goizean Donostiako saihesbidean, GI-20 errepidean, Polloeko tunelaren inguruan. Bilboko noranzkoan zihoan 52 urteko motozalea, eta kamioi batekin talka egin ostean hil da. Istripua 06:50ean izan da, eta Ertzaintza arrazoiak ikertzen ari da. Era berean, gertaturikoaren berri duten lekukoen bila ari dira, eta ez dute baztertzen ibilgailu gehiago ere inplikatuta egotea.
Istripuak hiru kilometro inguruko auto pilaketak eragin ditu, baina ibilgailuak errepidetik kendu dituzte dagoeneko. Gipuzkoan aurten hil den seigarren motozalea da honakoa.