Raimundo Sarriegi omenduko dute haren heriotzaren 111. urteurrenean
Donostiako Udaleko txistularien taldeak Raimundo Sarriegi konpositorea omenduko du apirilaren 23an. Hain zuzen ere, egun horretan hil zen duela 111 urte, 1913an. Hori dela eta, haren omenezko plazan elkartuko dira 10:00ak inguruan. Aurretik, ordea, diana joko dute Gipuzkoa plazaren inguruan.
Omenaldian Sarriegiren hainbat pieza joko dituzte txistulariek: Atso zalditeriaren konpartsa, Alkate soinua, Ohorezko kontrapasa eta Donostiako Martxa. Era berean, Bretxako merkatariak hurbilduko dira lore sorta eskulturaren oinetan jartzera, eta dantzari talde batek egileak idatzitako Ohorezko kontrapasa dantzatuko du.