'Arrasto baten atzetik' erakusketa, naturaren eta gizakiaren arteko harremanari begira
Tatiana Blanqueren Arrasto baten atzetik erakusketa ikusgai dago Cristina Enea fundazioaren Ingurumen Baliabideen Etxean, ekainaren 16ra arte. Erakusketak naturaren eta gizateriaren arteko harreman konplexuari buruzko hausnarketa sakon batean murgiltzen du ikuslea. “Blanquek lotura horren dualtasuna nabarmentzen du: naturak geldiarazteko, ohartarazteko, freskatzeko, inbaditzeko, babesteko eta sendatzeko jazartzen gaitu. Guk, ordea, gure biziraupena ziurtatzeko jazartzen dugu, nahiz eta horren kontzientzia osoa ez izan”, azaldu dute antolatzaileek.
Blanqueren filosofia artistikoak artea eta natura lotzen ditu sinpletasunaren, organikoaren, naturalaren eta ingurumenarekiko errespetuaren bidez. “Zuhaitzak, lurra, belarra eta harriak ardatz dituen obra denboraz kanpoko testuinguru batean aurkezten da, astro boteretsu batekin batera, eta artistak paisaia naturala desagertzeko duen kezka transmititzen du”, adierazi dute.
Erakusketa honek errebindikazio kutsua du, premiazkoa habitat naturala zaintzeko, “gure bidean gidari gisa”. Blanquek natura gure espiritualtasun bihurtzea proposatzen du, ingurunearekiko lotura sakona eta errespetuzkoa sustatuz.
Erakusketaren ordutegiak honakoak dira: astelehenetik ostiralera 09:30-18:00; larunbatetan 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 eta igande eta jaiegunetan, 10:00-14:00.