EAJk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Donostian
EAJ izan da lehen indarra Donostian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, 28.184 botorekin. Bigarren izan da EH Bildu, 27.363 botorekin, eta hirugarren lekua eskuratu du PSE-EEk, 14.725 botorekin. Atzetik izan dituzte PP (11.297) Sumar (3.563) Elkarrekin Podemos (2.035), Vox (1.896), PACMA (605), Aulki zuriak (436) Izan (187) eta Bidezko mundurantz (143). Boto baliogabeak, aldiz, 474 izan dira.
EAEn, EH Bilduk eta EAJk 27na eserleku dituzte; PSE-EEk, 12; PPk, 7; Voxek 1 eta Sumarrek 1. Elkarrekin Podemos Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko da.
Donostiako datuetara itzuliz eta 2020ko datuekin alderaketa bat eginez, nabarmentzekoa da EAJk boto ugari galdu dituela (29.314 boto 2020an), eta EH Bilduk, berriz, gora egin duela boto kopuruan (19.334 boto 2020an). PSE-EEk ere boto gehiago irabazi ditu oraingoan Donostian (12.483 boto 2020an), eta gora egin du PPk ere (7.000 boto 2020an). Voxek ere 2020an baino boto gehiago eskuratu ditu (1.751 boto 2020an).
Sumarren eta eta Elkarrekin Podemosen espazioak 1.000 bat boto galdu ditu. 2020an, Sumar ez zen existitzen eta, beraz, Elkarrekin Podemos soilik aurkeztu zen. 6.471 boto lortu zituen orduan koalizio horrek, eta orain, Sumarren 3.563 botoak eta Elkarrekin Podemosen 2.035 botoak gehituta, 5.598 boto lortu dituzte.