Hareazko gazteluen lehenengo txapelketa egin dute, hartutako kalte zerebrala ikusarazteko
Hareazko gazteluen I. lehiaketa egin zuten atzo Kontxako hondartzan, Atece Gipuzkoak, hartutako kalte zerebrala duten pertsonen senideen elkarteak, antolatuta. Jarri zure aletxoa lelopean egin zuten lehiaketa, 11:00etatik 14:30era, eta asko izan ziren egitasmoan parte hartzera animatu ziren lagunak. Hamarnaka gaztelu egin zituzten Kontxan, hartutako kalte zerebrala ikusarazteko.
Hartutako kalte zerebrala, inolako kalte zerebralik gabe jaioa izanik, bizitzan zehar funtzionamendu kognitiboa, emozionala, jokabidekoa edo fisikoa kaltetzen duten garuneko lesioak dira. Atecek 30 urte daramatza gaitz hori duten senideei gaitzaren inguruko informazioa eta laguntza psikologikoa eskaintzen.
Aurten Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina eman dio Ateceri, eta hemen irakur dezakezue IRUTXULOKO HITZAk bertako bi langileri egindako elkarrizketa.