Uretako kirolariek elkarretaratzea egin dute itsasoa zaintzeko beharra adierazteko
Arraun, piraguismo, bela eta igeriketa arloko hainbat klubetako ehun kirolarik baino gehiagok elkarretaratzea egin zuten atzo Donostiako kaian, herritarrei itsasoa eta, zehatzago, Kontxako badiako urak zaintzeko deia egiteko.
Donostiako Klub Nautikoak, Laboral Kutxak eta Aquariumak antolatuta, datorren astean Donostiako badian jokatuko den 420 Espainiako Bela Kopako jarduera paraleloen programaren barruan egin zuten elkarretaratzea.
Bertan izan ziren, besteak beste, Donostiako Atletikoko piraguistak, Fortuna klubeko igerilari eta surflariak eta Bela Eskolako estropadalariak.