Josu Ordoñez preso donostiarra kalean da, 22 urteko espetxealdia beteta
Josu Ordoñez preso donostiarra aske gelditu da, 22 urte kartzelan pasatu ostean eta, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, zigorra osorik beteta. Groseko presoa 2002tik zegoen espetxean, eta Frantziako zein Espainiako Estatuetako hainbat kartzelatatik pasatu da; azken urtea, aldiz, Euskal Herrian igaro du, Zaballako espetxean (Araba).
2002ko urtarrilaren 31n atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETAko kidea izatea egotzita, eta hasieran zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten orduan. Besteak beste, Uzerchen bete zuen zigor hori, etxetik 450 kilometro ingurura. 2006an, ordea, Espainiaratu egin zuten, Madrilgo Auzitegi Nazionalean ere epaitzeko, eta zigor berria gehitu zioten. Horrela, urte luzez Cadizeko Puerto de Santa Mariako kartzelan preso egon da, penintsulako beste puntan.
Pedro Sanchezen gobernuaren hurbiltze prozesuaren barruan, 2021ean, Salamancako Topaseko espetxera eraman zuten 2021ean, eta Zaballara gerora.