Nahia Zudairek zilarra eskuratu du Europako txapelketan
Bigarren kokatu zen atzo, igeriketa egokituko estilo libreko 400 metrokoan.
Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis Madeiran dira egunotan, Europako igeriketa txapelketako probetan. Bi kirolariek Parisko Paralinpiar Jokoetarako txartela dute dagoeneko, baina domina gosez iritsi dira lehiaketara eta indar guztiak jarri dituzte lehen proban. Horren adibide dira lortutako emaitzak: Zudairek zilarra eskuratu zuen atzo estilo libreko 400 metrokoan, S8 kategorian; Llopisek, aldiz, bosgarren postua eskuratu zuen kategoriak berdinean.
Emakumezkoetan donostiarrak hirugarren denbora onena izan zuen eta bigarren postuan kokatu zen ehiaketa hasieratik. 3:09.43ko denbora egin zuen 250 metroetan (+5.30), 3:48.73koa 300etan (+7.04), 4:28.85ekoa 350etan (+9.87), 5:08.29ko markarekin amaitu eta zilarra lortuta. Urrea Xenia Francesca Palazzo italiarrarentzat lortu zuen (4:56.62) eta brontzea, berriz, Maria Pavlova errusiarrak (5:14.97).
Gizonezko kategorian, berriz, Iñigo Llopisek gorabehera gehiago izan zituen egunean zehar. Hirugarren postuan amaitu zuen goizeko sailkapen saioa, arratsaldeko finalerako txartela lortuta. Zazpigarren kalean igerian, bukaera aldera egin igo zen sailkapenean: 250 metroetan Llopis seigarren postuan zegoen oraindik, baina proba amaitzeko 100 metro falta zirenean bosgarren kokatu zen (4:33.55). 400 metrokoak eginda, Llopis bizkarreko 100 metrokoan arituko da gaur.