Udaberriaren soinu band(o)a
Soinu banda bat, txori bandoek osatua: udaberriaren beste definizio bat. Orkestra sinfonikoa: haize, hari, metal eta perkusio. Tenoreak bakarlari; sopranorik, apenas. Zozoak, karnabak, txinboak, hegatxabalak, urretxindorrak, txantxangorriak eta gailupak. Udaberria iritsi da.
“Itxi begiak, eta entzun”. Mikel Olano basozainarena da agindua, eta gomendioa. Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatu du, eta Olanok gidatu: Txorien soinu bandaz gozatzen egitasmoa. Donostiako Ametzagaña parke eder bezain ezezagunean da zita. Hogeita bost bat lagun txorizale. “Gutxitan egiten den ariketa bat egitea da helburua: entzutea. Natura interpretatzeko oinarrizko zentzumena da entzumena”, azaldu du Olanok. Eta entzun dituzte txoriak eta entzun dituzten azalpenak. “Zergatik kantatzen dute txoriek?”, galdetu du gidariak. “Elkar komunikatzeko”, entzuleak. “Bai, baina nork kantatzen du?”, beste galdera. Eta erantzuna: “Arrek”. Zertarako? “Bikotea erakartzeko, eta beste arrak uxatzeko”.
Kronika hau Berria-tik ekarri dugu CC lizentziei esker. Hemen jarraitu dezakezue irakurtzen.