Donostiako Suhiltzaileen bi ibilgailu Ginea Bissaura eramango dituzte
Donostiako Suhiltzaileek bi ibilgailuren jabetza Ekinbide Donostiako Suhiltzaileak Elkartea GGKEari doan emango dizkiote, udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hala erabakita. Elkarteak ibilgailuak konpondu, martxan jarri eta, ondoren, Ginea Bissaura eramango ditu, Bafata, Ginea Bissaun Babes Zibileko Zerbitzua Sortzea proiektuan oinarrituta.
Ibilgailu horiek 1997an eta 2007an erosi zituen udalak, eta, hurrenez hurren, kutxa irekiko furgoi misto bat eta pertsonen garraiorako ibilgailu misto bat dira. Bai antzinatasunagatik, bai beren egoeragatik, ezin dira erabili, eta ez dute inolako interesik saltzeko. Horrela, Eneko Goia alkateak azaldu duenez, desegitea edo garapen bidean dauden herrialdeei dohaintza egitea dira haien destino posible bakarrak. Lagapen hartzaileak ordainduko ditu akordio hau betearaztearen ondoriozko gastuak eta zergak.