Gizon bat atxilotu dute Bidebietako kiroldegian adingabe bati sexu erasoak egitea egotzita
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du adingabe batek Bidebietako kiroldegian jasandako sexu erasoarekin zerikusia duelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Eneko Goia alkateak, adierazi duenez, atxilotutako gizona frantsesa da eta Altzako kiroldegiaren inguruan atxilotu zuten. Segurtasun sailak azaldu duenez, aurretik jasotako itxurarekin bat egin zuen gizon batekin egin zuen topo Ertzaintzaren patruila batek Altzako kiroldegiaren inguruan, eta gerturatzerakoan, autoarekin alde egiten saiatu zen.
Gizonaren ihesaldia etenda, gizona atxilotu eta Ertzain etxera eraman zuten, adingabe bati sexu erasoak egitea egotzita.