Dulcy Fankamek eta Maria Españak ez dute Ibaeta Basketen jarraituko

Ibaeta Basketek bere bi jokalariren bajak iragarri ditu berriki: Dulcy Fankamena eta Maria Españarena. Fankam pibot estatubatuarra atzo bertan joan zen, eta Seattle Stormen jokatuko du aurrerantzean. Denboraldi bakarra egin du Fankamek Donostian. Españari dagokionez, hiru denboraldi daramatza Ibaeta Basketen, eta taldeko kapitainetako bat izan da. Ordea, kluba utziko du denboraldia amaitzean, beste talde batean jokatzeko.