Reala bazterketa arriskuan dauden gazteengana hurbildu da
Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako 36 gazte bildu ziren atzo Realaren kirol instalazioetan, kirolak eskaintzen dituen aukerak, balioak eta ontasunak ezagutzeko asmoz.19 eta 29 urte bitarteko gazte multzoa, Bidebidetako Adsis eta Pirinio Atlantikoetako E2C 64 bigarren aukerentzako eskoletako ikasleak dira, eta halako zentroetan gertatu ohi den moduan, eskola porrota eta bazterkeria arriskuak gainditu eta euren etorkizuna bideratzen saiatzen ari dira.
Jardunaldian zehar, Realaren historia eta baloreak ezagutu zituzten, eta klubaren instalazioez gozatzeko aukera ere izan zuten. Era berean, talde txuri urdinetik igarotako izarrekin esperientziak partekatzeko aukera izan duten; gazteak Xabi Prieto, Bixio Gorriz eta Michel Loinaz aritu ziren hizketan. Lehen beroketak eginda, teoriatik praktikara pasa ziren gazteak, eta klubak oparitutako kamisetekin, partida bat jokatu zuten.
Joan-etorriko proiektua
Kirolaren bidez bigarren aukera bat proiektuaren lehen partida izan zen atzokoa, eta bigarren zatia izango du maiatzaren 7an, Baionan. Lapurdiko hiriburuan, kirol aldaketa egingo dute, izan ere, Aviron Bayonnais errugbi taldea ondo ezagutzeko aukera izango dute. Proiektuak gazteentzako motibazioa, denbora-pasa osasuntsua eta baloreen transmisioa bermatu nahi izateaz gain, Bidasoaren bi aldeetako komunitateen arteko loturak sendotzea du xede.