Renfek ez du tren zerbitzurik eskainiko asteburuan, Irun eta Hernani artean
Astigarraga eta Irun artean hirugarren erreia ezartzeko lanek afekzioak eragingo dituzte asteburuan. Abiadura Handiko Trenarekin loturiko obra da. Ondorioz, trenen zirkulazioa eten egingo dute asteburuan Irun eta Hernani artean. Horren ordez, autobusak jarriko dituzte.
Adifek jakinarazi duenez, Loiolako tunela handitzeko eta induskatzeko lanak hasi dituzte, eta prozesu horrek hiru kilometro trenbide bakarrera egokitzea ekarriko du. Bestalde, asteburuan zehar, Irungo Benten lineako Elizatxo gaineko pasabidea eraitsiko dute.
Zehazki, trenik ez da ibiliko larunbateko 00:00etatik asteleheneko 04:50era. Etena, berriz, asteleheneko 05:00ak arte luzatuko da, Lezo eta Irun artean.