Aldiriko trenen zerbitzuan murrizketak egingo dituzte hilaren 29tik aurrera
Loiolako tunelean galiboa handitzeko lanak direla eta, Renfek aldiriko trenen zerbitzuan murrizketak egingo ditu apirilaren 29tik aurrera. Irun eta Brinkola arteko tren asko kenduko dituzte, maiztasunak nabarmen gutxituta. Ordutegi berriak hemen ikus ditzakezue.
Ondorioz, erabiltzaile asko kaltetuko dituzte; Donostiatik beste herri batera doazenak eta hirira datozenak, besteak beste.