Emakumeen etxeak LGBTIfobiaren inguruko hitzaldia eskainiko du asteartean
Emakumeen etxeak LGTBIfobia indarkeria sistemiko gisa izenburu duen hitzaldi parte-hartzailea eskainiko du hilaren 30ean, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Ordu eta erdiko saioan hausnarketa kolektibo bat egiteko proposamena luzatuko dute, orientazio eta identitate sexualagatiko diskriminazioaren izaera sistemikoa lantzeko.
Donostiako Emakumeen etxeak Instagram kontuan adierazi dutenaren arabera, parte hartzaileen artean ALDARTE izango dugu, Euskal Herria mailan LGBTI+ kolektiboaren errealitateari arreta emateko eta hura aztertzeko erreferentziazko zentroa.