Eva Lootz artistaren 42 pieza jarri dituzte ikusgai
Kubo Kutxak Korapilatu, zimurtu eta hariari jarraitu erakusketa aurkeztu du gaur goizean. Eva Lootz artista bisualak 1993 eta 2013 urteen artean egindako 42 lan biltzen ditu. Bost gune handitan banatu dituzte Lootzen lana.
Eva Lootz (Viena, 1940) 1970-1980ko hamarkadetan eskulturaren eszena berritu zuten artisten belaunaldiko artista plastikoa da; artista horiek artearen kontzeptua zabaltzea eta lan-prozesuei lehentasuna ematea aldarrikatzen zuten. Hala, Lootzen sorkuntza lana artearen joera esperimentalen barruan kokatzen da, eta oso lotura estua du post minimalismoarekin.
Erakusketa bihartik abuztuaren 25 arte egongo da ikusgai honako ordutegiarekin: asteartetik igandera 12:00-14:00 eta 16:00-20:00.