Miramar Gauak jaialdia egingo dute ekainean, Kontxako badiari begira
Andrés Calamaro, La Oreja de Van Gogh eta Iván Ferreiro dira hiru kartel buruak.
Ekainaren 19tik 21era egingo dute lehendabiziko Miramar Gauak jaialdia, Miramar jauregian. Get In da antolatzailea, eta hiru eguneko jaialdi eredu berri bat aurkeztu du, berezitasun batekin: Kontxako badiari begira egingo dela. “Musika eta ondarea uztartzeko eta jasangarritasuna sustatzeko” asmoarekin bultzatu dute. Bi agertoki jarriko dituzte jauregian.
Andrés Calamaro, La Oreja de Van Gogh eta Iván Ferreiro dira egun bakoitzeko kartel buruak, eta beste hainbat artistek parte hartuko dute. Esaterako, Olatz Salvador donostiarrak, Juan Mari Beltran gipuzkoarrak eta Maren bilbotarrak.
Egunezko eguneko eskaintzari dagokionez, askotarikoa izango da bakoitza. Ekainaren 19an, asteazkena, Paul Alone, María José Llergo, Niño Josele eta Andrés Calamaro ariko dira zuzenean. Ekainaren 20an, osteguna, Olatz Salvador, La Sonrisa de Julia, Maren eta La Oreja de Van Gogh artisten txanda izango da. Azkenik, ekainaren 21ean, ostirala, Juan Mari Beltrán, Travis Birds, Lura, Iván Ferreiro eta Alex del Toro ariko dira zuzenean.