Zudairek eta Llopisek brontzezko domina bana irabazi dute Europako txapelketan
Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisek dominak metatzen jarraitzen dute Europako igeriketa egokituko txapelketan. Lehen probetan zilarrak eskuratu ostean, eta brontzezko domina bana lortu zuten asteartean. Zubietakoak hirugarren postua eskuratu zuen SB7 100 metroko bular proban, eta donostiarrak, berriz, S8 tximeleta estiloko 100 metroko proban.
Zudairek kalitatezko jauzia egin du eta munduko igerilari onenen artean kokatzen da egun. Bere kategorian, espainiako errekorra hautsi du, 1:32.79an amaitu baitzuen lasterketa. Iona Winnifrith britainiarrak (1:29:91) eta Mariia Pavlova errusiarrak (1:31:66rekin) bakarrik gainditu zuten astearteko proban.
Bidelagun duen Iñigo Llopisek ere ez du hutsik egin, eta azken urteotan eskuratutako maila erakusten dabil Europako txapelketan. Donostiarrak urrea eskuratu zuen astelehenean 100 metroko bizkareko proban (S8), eta podiumeko sentsazioa dastatu du beste behin ere, brontzezko dominarekin. Lasterketa 1:06:06 denbora tartean bukatu zuen; eta Alberto Amodeo italiarraren eta Diogo Cancela portugaldarraren atzetik, soilik.