Iñigo Llopisek hirugarren domina jantzi du
Igerilari donostiarrak brontzea eskuratu du estiloetako 4x100 metrokoan, Madeirako Europako Txapelketan.
Iñigo Llopisek urrezko domina batekin hasi zuen Madeirako Europako Txapelketa, bizkar estiloko 100 metrokoan. Brontzezkoa lortu zuen gero tximeleta estiloko 100 metrokoan. Atzo, berriz, beste brontze bat jantzi zuen estiloetako 4×100 metrokoan.
Funchaleko Olympic Pools Complexen bukatu zen zen atzoko jardunaldia 34 puntuko estiloetako 4×100 erreleboekin. Llopisek Tasy Dmytriv, Jose Antonio Mari eta Sarai Gasconekin batera parte hartu zuen, lehen aldiz txapelketa honetan taldekako lasterketa batean. Egungo Munduko txapeldunak izan arren, Herbehereek eta Italiak aurrea hartu zieten. Gainera, irabazleek munduko errekor berria ezarri zuten (4:26.54). Llopisen taldea hirugarren sailkatu zen 4:32.42ko denborarekin eta Italiak zilarra eraman zuen 4 30.59ko markarekin.