Brontzea lortu dute Llopisek eta Zudairek azken jardunaldian
Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari donostiarrek brontzezko domina eskuratu zuten igandean, Europako Igeriketa Egokituko Txapelketako azken jardunaldian. Ariel Schrenckin eta Sarai Gasconekin batera eskuratu zuten domina, estilo askeko 4×100 metroko 34 errelebo proban. Txapelketa bikaina egin dute donostiarrek, hainbat domina erdietsi baitituzte.