Ibaetako bizilagunak protagonista, 'Herri Txiki Infernu handi' saioan
ETB-1n eman zuten atzo Herri Txiki, Infernu Handi saioaren Ibaetako atala. Hamargarren denboraldiko bederatzigarren saioak hezeguneen auzoa gertutik ezagutzeko aukera eskaini zien ikus-entzuleei, Miren Nogales eta Mikel Pagadi aurkezleen eskutik. Nortasun berezia duen auzoan, askotariko afizio eta ofizioak erakutsi zituzten bizilagunek, eta dagoeneko, ikusgai daude Nahieran plataforman.
Hamaika pasarte eta bizipenenei esker, dozena erdi bizilagunek auzoaren tradizio eta bizimoduen berri eman zuten. Baserri giroan aritu ziren adineko hainbat bizilagunekin: Maria Jesus realzale amorratuak Anoetako partidetako nola aritzen den kontatu zuen, baratzean zebilela; Juan Cruzek, berriz, jaio aurretik artzaintzara lotuta zegoela; Zuatzu baserriko osaba ilobek gogoan izan zuten Ibaetako trainerua, eta Muno baserriko Santosek onartu zuen, emaztea eta koinatarekin ezkonduta egon zela 20 urtez, akats baten ondorioz.
Adinekoen bizipenez gain, gazteek ere erakutsi zuten izaera berezia duen auzo horretan, tradizioak baduela jarraipena. Aingeru Zaindariko baselizan erromeria ospatzeaz gain, 1960tik egiten diren zinta lasterketekin jarraitzen dute urtero, auzoko jaietan. Askotarikoa baita, Ibaeta, baita andaluza eta errugbizalea ere.
Herri txikiak, Donostian
Ez da Donostiako auzo batean Herri Txiki, Infernu Handi saioa egiten den lehen aldia. Aurretik, Añorga, Loiola, eta Altzan ibiliak ziren Pagadi eta konpainia, baita Igeldon eta Zubietan ere.