Musika eta dantza eskolak sei irakasle postu betetzeko deialdia argitaratu du
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza eskolak sei irakasle postu behin betiko betetzeko deialdia egin du. Gaur argitaratu du Espainiako Aldizkari Ofizialak (EAO), eta bihartik aurrera, eskabideak telematikoki aurkeztuko ahalko dira maiatzaren 28ra bitarte. Oposizio faseko ariketak irailean egitea aurreikusten dute.
Sei postuak hauek dira: biolin eta biola irakaslea, flauta eta saxofoi irakaslea, tronpeta, tronboi eta tuba irakaslea, gitarra, gitarra elektriko eta baxu irakaslea, bateria eta perkusio irakaslea eta saxofoi moderno irakaslea.