Haizearen Orraziaren plaza birgaitzeko 1,5 milioi euro aurreikusi dituzte
Donostiako Udalak Haizearen Orraziaren plaza birgaitzeko proiektua onartu du. Proiektua Peña Ganchegui y Asociados arkitektura estudioak idatzi du, eta 1.493.748 euroko aurrekontua du.
Haizearen Orrazia plazaren eta eskultura multzoaren segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzea du helburu. Hain zuzen ere, Eduardo Txillidaren altzairuzko hiru eskulturek osatua dago, eta Luis Peña Gantxegi arkitektoak diseinatutako espazio publikoa da. Kultur ondare gisa katalogatua dagoenez, jatorrizko proiektuaren funtsa berreskuratuko duen proiektu bat ahalbidetzen du.
Mendi magala egonkortzeaz gain, esku-hartze orokorrak hauek dira: granitoa garbitzea, plataforma irisgarritasun irizpideetara egokitzea, sarbide plazatxoaren proiektua, landaredi proiektua, argiztapen proiektua eta saneamenduaren hobekuntza. Beste esku-hartze puntual batzuk ere aurreikusten dira; eserlekuak kentzea, berreraikitzea, metalezko estalkiak aldatzea, pitzatutako piezak ordeztea edo konpontzea eta behin-behineko hesia kentzea.