27 herrialdetako 900 talde arituko dira aurtengo Donosti Cup txapelketan
Donosti Cup txapelketak 27 herrialdetako 900 talde hartuko ditu aurten. 32. edizio honetako berritasunen artean, Hego Korea, Oman eta Lituania daude. Guztira, 83 herrialdek parte hartu dute txapelketan lehen urtetik. Ordezkaritza duten gainerako herrialdeak hauek dira: Andorra, Australia, Belgika, Brasil, Kolonbia, Danimarka, Espainia, Estatu Batuak, Etiopia, Euskal Herria, Frantzia, Ghana, Grezia, Guatemala, Irlanda, Italia, Japonia, Jordania, Mexiko, Palestina, Portugal, Erresuma Batua, Mendebaldeko Sahara, Suedia eta Suitza.
Kategorien artean, B12 izan da eskatuena (124 talde) eta ondoren B14 eta B13 (116 eta 84 talde, hurrenez hurren). Nesketan, G14 izan da kategoria eskatuena (54 talde), G17 eta G12 kategoriak jarraian (48 eta 40 talderekin, hurrenez hurren).
Donosti Authentics Cupek, bere laugarren edizioan, Mexiko, Irlanda, Frantzia, Katalunia eta Euskal Herriko zortzi talderen parte hartzea izango du. Izen-emateak itxi egin dira dagoeneko, antolakuntzak ezarritako 900 taldeko kupoa lortu baita. Kupo hau ostatu ahalmenaren eta joko zelaien kopuruaren arabera ezarri da. “Hurrengo egunetan bajaren bat gertatuz gero, itxaron zerrendan dauden taldeekin harremanetan jarriko gara”, jakinarazi dute txapelketaren antolatzaileek.